Etxean galdu arren maila mantenduko du Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 23a, 08:40
Harmailak gainezka larunbatean Mastegin. Beti Gaztek galdu egin zuen, baina bertze emaitzei esker, maila mantenduko du.

Gure Txokoak berdindu egin du Ordizia Bren kontrako promozioko joaneko partidan

Larunbatean Mastegin jokatu zuen partida berdintzea aski zuen Lesakako Beti Gazteko talde nagusiak mailari eusteko, baina irabazten hasi arren, galdu egin zuen azkenean. Jautsiko zirela pentsatuz, partida bukatu eta goibel gelditu ziren jokalari eta zaleak, baina halere, zorionez, Elgoibarretik berri onak ailegatu ziren eta sailkapenean gibeletik zuen Euskalduna taldeak ere galdu egin zuenez, bertze urte batez Gipuzkoako Ohorezko mailan segituko dute lesakarrek. Preferente mailarako promozioan, Ordiziako bigarren taldearen kontra berdindu egin zuen Gure Txokoak eta heldu den asteburuan Beran jokatuko du itzulerakoa.

FUTBOLA

Gipuzkoako ohorezko mailan

Beti Gazte 1 (Ibon Txoperena) – Ordizia 2

 

Gipuzkoako erregionaleko 4. Postua kanporaketak

Ordizia B 1 - Gure Txokoa 1 (Aitzol Irizar)

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

Zumaiako 4 – Gure Txokoa 2 (Asier Latorre eta Jokin Reyes)

 

ESKUBALOIA

Mutiko kadeteak liga

BM Burlada 38 – Erreka 22

 

Alebin mixtoa

Erreka A 8 – BM Uharte 8

Anaitasuna C – Erreka B

 

SASKIBALOIA

Preminibasket mutikoak

Berriozar 27 - Toki Ona Bortziriak 52

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun