Oraindik boluntarioak behar ditu Gure Txokoak Errandonea Memoriala egin ahal izateko

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 20a, 14:15
Laguntzaile nahikorik ez bada, ezin izanen da heldu den igandeko txirrindulari proba egin.

Motoan joateko eta bidegurutzeak zaintzeko jendea behar dute oraindik

Aste bakar bat gelditzen da kadete mailako txirrindulariei zuzendutako XXXIX. Felix Errandonea egin dadin Beran eta bertze baldintza guztiak bete badituzte ere, Gure Txokoatik jakinarazi dute oraindik jendea falta dela motoan joateko eta bidegurutzeak zaintzeko. 

 

Gure Txokoak ohar bidez jakinarazitakoaren arabera, «egia errate aldera, apuntatu direnak badaude, noski, baina oraindik ez nahikoak. Ez motoan joateko eta ezta bidegurutzeetan egoteko ere. Eta badakigu goiz horretan korpusa ospatzen dela ere... baina bertzela, zein plan duzue igande goiz baterako?».

Maiatzaren 29an, igande goizeko 10:30ean eginen da proba eta laguntzera animatzeko deia egin du Gure Txokoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun