Petti: «Diska hau, rockeroa eta elektrikoa da»

Xorroxin irratia 2016ko api. 29a, 11:11
Xorroxin Irratiaren 35.urtemugako saio berezian, Petti, zuzenean.

Heldu den maiatzaren 7an, Pettik eta Etxeko Uztak, Hotzikarak diskoa aurkeztuko dute, ilunabarreko 20:00etan eta Donostiako Antzoki zaharrean.

Pettiren hamaikagarren disko hau, bertze diskoen aldean, rockeroagoa eta elektrikoagoa da. Petti, kantautore eta musikari beratarrarekin, lanari buruz solastu gara Xorroxin Irratian. Kantuak eta hitzak uztartuz, gehiago ezagutu dugu "Hotzikarak" diska berria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun