Lan Osasunaren Nazioarteko Egunean N-121A errepiderako soluzioa eskatu dute

Ttipi-Ttapa 2016ko api. 29a, 07:31
Errepide bazterrean eskatu dute N-121Arako soluzioa.

Ezker Abertzaleak deituta, hainbat herritar elkartu dira Berako Zalain auzoan errepide bazterrean

Apirilaren 28ko Nazioarteko lan osasunaren egunean Ezker Abertzaleak deituta mobilizazioa egin dute Bortzirietako herritarrek N 121-A errepidean, Berako Zalain auzoan, errepide honek «gure osasun eta segurtasunean dituen arriskuak salatu», eta Nafarroako Gobernuari behingoagatik konponbide bat eman diezaion eskatzeko.

 

Mobilizazio honen arrazoia bikoitza izan da, «alde batetik azken urteetan errepide honetan eman diren lan istripuak salatzea, eta bertze aldetik egunero bai lanean, edo gure egunerokotasunean hemen bizi garenontzat errepide honek duen arriskuaren aintzinean konponbideak eskatzea da».

Horregatik egun horretan Nafarroako Gobernuari eskatu diote, «behingoagatik hemen dagoen arazoari aintzin eginen dion konponbide bat bilatzeari ekin diezaion».

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun