Zalain Transformadoseko langileek Lesakako ArcelorMittalera ibilaldia egin dute

Ttipi-Ttapa 2016ko ots. 11a, 16:13
Zalaingo langileak, Lesakako ArcelorMittalerako bidean.

Zor zaiena kobratzea eskatuz, egun osoko lan uztea egiten ari dira 

Lesakako Zalain Transformados enpresako langileak urtarrilaz geroztik mobilizazioetan daude zor zaizkien bi pagen osotasuna kobratzeko eskatuz. Otsailaren 11n, ortzegunean, egun osoko lan uztea egin dute. Horretaz gainera, batzarra eta bozketa egin ondotik, Zalain Transformados lantegiko atetik Lesakako ArcelorMittal enpresara martxa bat egin dute zor zaiena kobratzea eskatuz. Otsailaren 18an lau orduko lan uzteak iragarri dituzte txanda guztietan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun