Nafarroaren Eguneko kontzertuak Bera eta Lesakako Kultur Etxeetan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko abe. 1a, 10:58
Artearen Lagunen Elkarteko Paulino Otamendi Ganbera Orkestrak Harriondoan joko du abenduaren 3an.

Auzperri Abesbatzak kantatuko du Beran eta Artearen Lagunen Elkarteko Paulino Otamendi Ganbera Orkestrak joko du Lesakan

Nafarroako Egunaren ospakizunen baitan, abenduaren 3an kontzertuak izanen dira Bera eta Lesakako Kultur Etxeetan, Nafarroako Gobernuak antolatuta. Bietan, ortzegunean 13:00etan eskainiko dituzte emanaldiak .

Berako Kultur Etxean Aurizberriko Auzperri Abesbatzak kantatuko du.

Auzperri Abesbatza 1992an jaio zen herriko parrokiako abesbatzatik. Hasieratik Begoña Almirantearenaren zuzendaritzapean. Errepertorioan musika erlijiosoa eta profanoa dugu, a capella edo organo-laguntzarekin. Auzperri Abesbatzaren jokaeremua bere herrian eta ingurunean izan ez ezik, non hainbat kultur ekitalditan eta jai erlijiosoetan parte hartzen duen (Musikaren Eguna, Artzainen Eguna, Nafarroako Pirinioetako Abesbatzen Topaketa, Done Jakueren Bideko Abesbatzak), elkartrukeak ere egiten ditu hainbat herrirekin: Arrasate, Lekunberri, Atarrabia…. Gisa berean, hainbat musika ziklotan eta musika jardunalditan parte hartu du; bertzeak bertze, Ziordiko Musika Jardunaldiak, Tuterako F. Remacharen Topaketa edo Ozkabarten izandako Done Jakue Bidearen Topaketa. Nafarroako Abesbatzen Federazioan sartzean (2009) Nafarroaren Egunean parte hartzen du eta Nafarroako Gobernuak babestutako hainbat ekitalditan.

 

Lesakan Ganbera Orkestra

Nafarroaren Eguneko ohiko emanaldien barrenean, Artearen Lagunen Elkarteko Paulino Otamendi Ganbera Orkestrak emanaldia eskainiko du abenduaren 3an, ortzegun arratsaldeko 1etan Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan. Hogei instrumentistek (soka, haizea, zeharkako txirulak, teklatua eta perkusioa) osatzen dute Paulino Otamendi Ganbera Orkestra.

 

Erlazionatuak

Auzperri abesbatza bihar Beran

Xorroxin irratia 2015 abe 02 Bortziriak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun