Usategietako denboraldia bukatu da Etxalarren 61 dozena uso harrapatuta

Ttipi-Ttapa 2015ko abe. 1a, 10:39
61 dozena uso harrapatu dituzte aurten Etxalarko Usategietako sareetan.

Piriniotako usazale guztiek urteroko bazkaria eginen dute abenduaren 5ean Oskixen

Azaroaren 20an bukatu zen Usategietako sasoia Etxalarren. Hego haizea ibili denez, ez da denboraldi ona izan; hala ere 61 dozena harrapatzea lortu da sareetan, hauetatik 15 dozena egun bakar batean.  Urteroko sasoi bukaerako besta azaroaren 21ean egin zuten. 

 

Bisita gidatuei dagokienez, hagitz urte ona izan da, eguraldi onak jende mordoa animatu baitu. Denboraldiko asteburu guztietan eskaini dira bisitak eta denetara 350 lagun inguru hurbildu dira; gehienak  Euskadi eta Nafarroakoak.

Aurten, Etxalarko Usategiek laugarren postua lortu dute, Pirinioetako 10 sarezko usategien harrapaketen “ranking”-ean, normalean baino bat beherago.  Lehenengo postuan, txapel handia eraman duena Napal izan da (2.151 uso), bigarrena Oskix (1.145), hirugarrena Lanne (927), laugarrena Etxalar ( 733), Lantabat  (321), Lekunberry (314), Aldude  (207), Sara (126) eta boneta ttikia Beorlegiren­tzat, 95 usorekin. Abenduaren 5ean Pirinioetako usazale guztien urteroko bazkaria ospatuko dute Oskixen.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun