Beran bukatuko da eskualdeko III. Bizikleta Martxa urriaren 10ean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko urr. 7a, 07:02

“Mugak hautsiz, herria eraiki!” lelopean egun osoko egitaraua antolatu dute Hondarribi, Irun, Hendaia, Urruña, Lesaka eta Berako gazte asanblada eta gaztetxeek.

Goizeko 10etarako jarri dute lehenengo zita Hondarrabiko Gazte Xaian bizikletak apaintzeko. Gosaria 11etan izanen da Irungo Mosku plazan eta bazkaria 13:00etan Pausun. Arratsaldeko 6etan joku- poteoa eginen da Beran eta 9etan merendu afaria eta kontzertua Katakuko terrazan. Ondotik, eguna bukatzeko Ximenetz Dja izanen Katakukon bertan. Antolatzaileek gaztetxean lo egiteko tokia izanen dela eta, lo zakua eramateko gonbitea luzatu dute!

Ikusi kartela

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun