Zakurren errabiaren kontrako txerto kanpaina eginen da egunotan Bortzirietan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko mai. 29a, 07:27

Ekainaren 1etik 16ra eginen dute eta identifikazio-mikrotxipak ere jarriko dituzte

Zakurren identifikazio eta errabiaren kontrako txerto kanpaina ekainaren 1ean, astelehenean abiatuko da Bortzirietan eta ekainaren 16ra bitarte eginen da. Gogoratu behar da lau hilabetetik goitiko zakur guziei errabiaren kontrako txertoa eta identifikazio-mikrotxipa paratu behar zaiela eta bi urtero txertoa berritu behar zaiela.

Ekainaren 1ean, astelehenean 15:30ean Arantzako Aientsa auzoko Osildikobordan izanen da albaiteroa eta 16:30etik 17:30era, Arantzako Eguzkialdeko anguleroan. 18:00etan, berriz, Igantziko Irisarri auzoko Mendibilera joanen da.

Ekainaren 2an, asteartean, 16:00etan Arantzako Bordalarrea auzoko Serorinbordan izanen da eta 17:00etatik 18:30era Arantzako udaletxeko arkupetan.

Ekainaren 3an, asteazkenean, 16:00etatik 18:00etara Igantziko aparkalekuan izanen da eta 18:30ean Berrizaunen.

Ekainaren 4an, ortzegunean, 15:30ean Lesakako Auzoberri auzoko Tellerin izanen da albaitaria; 16:30ean Zala auzoko Otxunean eta 17:30etik 18:30era Nabaz auzoko Linddurrenbordan.

Ekainaren 8 eta 9an, astelehen eta asteartea, 16:00etatik 18:00etara Lesakako suhiltzaileen aparkalekuan izanen da.

Ekainaren 10 eta 11n, asteazken eta ortzeguna, 16:00etatik 19:00etara Berako Elektrobian izanen da (Kultur Etxeko aparkalekuan).

Ekainaren 15 eta 16an, astelehen eta asteartearekin, 16:00etatik 19:00etara Etxalarko Mataderoan izanen da.

Txertoaren prezioa 20 eurokoa da, identifikazio eta txertoarena 40euro eta jabe aldaketarengatik 10 euro ordaindu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun