Kantu bazkaria eta sukaldaritza begetariano tailerra antolatu dituzte Etxalarko Larraburuan

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 4a, 12:13

Bazkarirako txartelak hartzeko epea maiatzaren 5ean bukatuko da

Etxalarko Larraburua elkartea eta euskara batzordearen eskutik, maiatzaren 9an, larunbatean Hendaiako kantariek girotutako kantu bazkaria eginen da. Izen-ematea Larraburua elkartean (Mª Luz 948635166/664387343) edo Elutsa ostatuan maiatzaren 5a baino lehen egin behar da.

Sukaldaritza begetariano tailerra

Maiatzaren 8an, ortziral arratsaldeko 5:30ean, Larraburua elkarteak eta euskara batzordeak antolatuta, sukaldaritza begetarianoari buruzko tailerra izanen da Larraburuan. Apunta­tzeko 667766290 telefonora deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun