Tantirudantza jaialdiak ehun dantzari baino gehiago bildu ditu aurten ere Lesakan

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 27a, 09:17
Tantirumairu taldeko dantzari ttikiek ere parte hartu zuten plazako jaialdian.

Tantirumairuko dantzariekin batera, Tolosa, Urnieta eta Lakuntzakoak aritu dira

Tantirumairu Euskal Folklore dantza taldeak Lesakako Udalaren laguntzaz antolatuta Tantirudantza jaialdia ospatu zen apirilaren 26an. Herriko Tantirumairu dantza taldeko neska-mutikoekin batera, Tolosako Udaberri, Urnietako Egape eta Lakuntzako Elai Alai taldekoak aritu ziren. Ikusi argazkiak

Igandeko eguraldiak ez zuen sobera lagundu eta hasiera batean, bazirudien eguerdiko jaialdia Harriondoa Kultur Etxean eginen zela. Goiz partean euri gehiegi bota ez zuenez, ordea, plazan egin ahal izan zen. Aitzinetik, karrikaz karrika ibili ziren Tolosa, Urnieta eta Lakuntzatik etorritako taldeak, herriko aterpe ezberdinak bilatuz beraien dantza saioak eskaintzeko. Eguerdian, herriko dantzari ttikiek Zubigainekoa eskaini zuten eta gero, plazako jaialdia egin zuten. Ikusi argazkiak

Kanpoko dantzariak herrikoen etxeetara eta elkarteetara joan ziren bazkaltzera eta arduradun eta musikariek elkarrekin bazkaldu zuten

Arratsaldean euria gogotik botatzen zuenez, plazan egitekoa zen erromeria frontoian egin zuten, Porru DJ-arekin.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun