Berako Musika eskolak Emusik 2016 jaialdian parte hartuko du

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 16a, 07:54

Europako Musika Eskoletako 100-300 ikasle espero dituzte herrian heldu den urtean eginen den ekitaldi batean

XII. Europako Musika Eskolen Jaialdiak (Emusik) 76 mikroegoitza izanen ditu Gipuzkoan (45 guztira; 20 Donostiakoak), Bizkaian (10), Araban (7), Nafarroan (8), Iparraldean (2) eta Errioxan (4). Guztira 400 kontzertu eskainiko dira 2016ko maiatzaren 6 eta 7an eta 26 herrialdeetako 20.000 ikasle bilduko dira. Horietako kontzertu bat Beran izanen da. Mikroegoitza bakoitzean Europako 100-300 ikasle ostatatuko dira, eta tokian tokiko musikariek, musika banda eta abesbatzeetako kideek eta musika eskoleetako ikasleek bat eginen dute ekitaldi batean.

Hurrengo maiatzaren 9an, Donostia 2016 ekitaldien barrenean, Europako Eguna dela-eta, Anoetako estadioan aurreemanaldia eginen da, non Espainiako leku ezberdineko 400 musikarik parte hartuko duten eta hauekin bat eginen dute Gipuzkoako musika eskolako ikasleek, guztira 5.000 musikari izaki.

2016ko ekitaldian,  estadio berean 15.000-20.000 musikari biltzea espero dute antolatzaileek.

2016ko jaialdia Musika eskolen Europako Elkarteak antolatua da. Kasu honetan Emilia-Romana Italiako hirian azken edizioan izandako 5.000-6.000 musikariak laukoiztea espero dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun