Ezagutu Dezagun Lesaka berezia antolatu du aurten Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 13a, 15:07

Elkarteari buruzko 30 galderei erantzun behar diote aurten herriko Lehen Hezkuntzako ikasleek

Beti Gazte elkarteak, Lesakako Udalaren laguntzaz, berriz ere Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketara deitu ditu herriko Lehen Hezkuntzako ikasleak. Elkartearen 75. urteurrena dela eta, aurtengoa berezia izanen da eta elkarteari buruzko 30 galderei erantzun beharko diete apirilaren 24a baino lehen.

Galdetegia erantzundakoan, Iran Eskola Publikoan, Tantirumairu ikastolan edo Beti Gazte elkartean utzi beharko dira. Ikasleak hiru mailatan banatuko dira eta horren arabera sariak ere ezberdinak izanen dira.

A mailan (1. eta 2. Mailako ikasleak) lehen saria 30 eurokoa izanen da, bigarrena 25 eurokoa, hirugarrena 20 eurokoa eta laugarrena 15 eurokoa.

B mailan (3. eta 4. Mailako ikasleak) lehen saria 40 eurokoa izanen da, bigarrena 35 eurokoa, hirugarrena 30 eurokoa eta laugarrena 25 eurokoa.

C mailan (5. eta 6. mailak), lehen saria 50 eurokoa izanen da, bigarren saria 40 eurokoa, hirugarren saria 35 eurokoa eta laugarrena 30 eurokoa. Sarietan ez da dirurik emanen, material didaktikoa erosteko txartelak baizik. Maila guzietako onenari sari berezi bat ere emanen zaio. Saritxoak emanen zaizkie 12 galdera baino gehiagori zuzen erantzuten dieten guziei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun