Gema Arrugaeta argazkilariaren erakusketa Madrilen

Irune eta Itsaso 2015ko ots. 19a, 08:56

Taldeko argazki erakusketa ibiltariaz gain, erakusketa pertsonala ere paratuko du ikusgai

Etxalarko Gema Arru­gaeta argazkilaria Madrilen egonen da “on the movie” argazki erakusketa ibiltariarekin. Tunez, Frantzia, Suitza eta Libanotik pasa da  erakusketa eta hurrengo geltokia Madrilgo Lorategi Botanikoa izanen da; otsailaren 19tik martxoaren 15a arte. Europa mailan, sei ar­gaz­kilariren artean martxan jarritako erakusketa da, eta Mediterraneoko transhumantzia eta naturari buruzkoa. Bertan, Espainiako erreportajea Gemak osatutakoa da eta Extremadura eta Avilako argazkiez gain, Euskal Herrikoak ere sartu ditu. 
 
Taldeko argazki erakusketa honez gain, Gemak bere Izadiaz-gizadiaz argazki erakusketa pertsonala inaugura­tzeko ere aprobetxatuko du Madrileko aukera hau. Madrilen otsai­laren 21ean izanen da inaugurazio nagusia eta hau aprobetxatuz Euskal eguna antolatu dute. Otsail erdialdetik ai­tzinera, argazkiak ikusteko gogoa duenaren­tzat hantxe egonen da Gema.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun