Antepatako parkean egindako txikizioa salatu du Udalak

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 5a, 07:56

Antepatako parkean dagoen murala xehetua agertu da. Gazte asanbladak margotu zuen murala auzolanean eta iazko San juan bezperan Euskara batzordeak antolatzen duen egunean, herriko haur, guraso eta nahi izan zuen guztien artean margotu zuten,  urte horretako leloarekin: Guk euskaraz, zuk zergatik ez?. Urte hasieran guk, euskaraz eta zuk hitzak xehetuak agertu ziren eta urta­rrilaren 15ean, esaldi osoa agertu da xehetua. Udalak Foruzaingoari deitu eta salaketa jarri du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun