Liburuaren Eguna hurbiltzen ari dela-eta, Liburutegiak eta Kultur Batzordeak komiki lehiaketa antolatu dute, euskarazko komikigintza sustatzeko helburuarekin. Gaia librea izanen da eta komikiek eskuz eginak izan beharko dute euskara hutsean. Lanak liburutegian aurkezteko epea apirilaren 13an, 21:00etan bukatuko da eta sariak apirilaen 23an banatuko dituzte liburutegian. Jasotako komiki guztiekin erakusketa eginen da.
Partehartzaileak hiru kategoriatan banatuko dituzte, adinaren arabera. A mailan 10 urte artekoak, B mailan 11-15 urtekoak eta C mailan 16 urtetik goitikoak. Kategoria bakoitzean sari bakarra izanen da, A mailan 100 euroko bonua, B mailan 200 euroko bonua eta C mailan 300 euroko bonua.