Benan, mendia arnas dokumentala ikusgai izanen da Lesakan otsailaren 8an

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 3a, 09:33
Dokumentalean ikus daitekeen irudietako bat. Xumar Altzugarai

Xumar Altzugarai herritarrak egindako lana igande arratsaldeko 6etan eskainiko dute Harriondoan

Aneto mendian hil zen Benantxio Irureta aizarnarraren omenez Lagun Onak Mendi Bazkunak argitaratu eta Xumar Altzugarai lesakarrak zuzendu duen Benan mendia arnas dokumentala ikusi trailerra eskainiko dute otsailaren 8an, igande arratsaldeko 6etan Harriondoa Kultur Etxean.

Aneto mendian hil zen Benantxio Irureta aizarnarraren omenez Lagun Onak Mendi Bazkunak argitaratu eta Xumar Altzugarai lesakarrak zuzendu duen Benan mendia arnas dokumentala ikusi trailerra eskainiko dute otsailaren 8an, igande arratsaldeko 6etan Harriondoa Kultur Etxean.

 

Benantxio Irureta

Benantxio 2013ko maiatzaren 11n hil zen Aneton. Bizitza osoa eskaini zion mendiari, eta Himalayan, Andeetan, Alpeetan eta Pirinioetan tontor ugari zapaldu zituen, besteak beste, Yalung Kang (Himalaya, 8.505m) 1988an. Lagun Onak Mendi Bazkuneko batzordeko kidea zen eta proiektu asko bultzatu zituen. Azpeitian bizi zen eta inguruko mendizaleentzat erreferente izan zen.
Dokumentala elkarrizketatan oinarrituta dago. Benantxiok mendian ondoan izan zituen hainbat lagunekin elkartu dira Xumar Altzugarai zuzendaria eta Estitxu Fernandez elkarrizketatzailea, eta horren emaitza dugu “Benan, mendia arnas”. Dena den, Anetoko istripuaren aurretik sortu zen dokumentala egiteko ideia. Benantxiok mendia bizitzeko, gozatzeko eta transmititzeko zuen modu berezi hori jaso nahi zuen Xumarrek eta hainbat irudi grabatuak zituen ordurako, baina horretan ari zela gertatu zen ezbeharra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun