Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolaren entzunaldiak joan den astean hasi ziren, biolin entzunaldiarekin. Aste honetan perkusio eta gitarra entzunaldiak izan dira. Hilaren 27an, 17:30ean haize instrumentuen entzunaldia izanen da eta 28an, 18:00etan txistu entzunaldia. Bertze aldetik, Bera kantari ekitaldia hilaren 31n eginen da, larunbatean 19:00etan Illekuetatik abiatuta.