Berako Kaxerna Gaztetxean egin beharreko kontzertua Beralandetan eginen dute

TTIPI-TTAPA 2015ko urt. 29a, 08:14
Jul Bolinaga eta RIPen omenezko kontzertua Beralandetan eginen dute ortziral arratseko 10:30ean. Utzitako argazkia

Kexu agertu dira Gaztetxekoak Juan Losa UPNko zinegotziarekin

Ekimen berri bati ekinen diote aurten Berako Kaxerna Gaztetxean. Hain zuzen, hilabetean behin, ortziraletan, kontzertuak antolatuko dituzte, eskualdeko musika taldeen eskutik. Hasiera emateko, urtarrilaren 30ean, arratseko 10:30ean, RIP taldea eta bertako kitarrajolea zen Jul Bolinagaren omenezko kontzertua-omenaldia egitekoa zuten Gaztetxean, Donostiako Kolpatu eta Berako BIP taldeen eskutik. Baina, nonbait, Juan Losa UPNko zinegotziak «eraikinaren prestazioaren aitzakiarekin» Foruzaingora jo duela aipatu dute Gaztetxetik eta hortaz, «bere aitzakiak agortu artean» udaletxeko eraikinak erabiliko dituzte. Hortaz, lehen kontzertu hori Beralandetan izanen da, ortziral arratseko 10:30ean. Sarrera 3 euro gostako da.

Ekimen berri bati ekinen diote aurten Berako Kaxerna Gaztetxean. Hain zuzen, hilabetean behin, ortziraletan, kontzertuak antolatuko dituzte, eskualdeko musika taldeen eskutik. Hasiera emateko, urtarrilaren 30ean, arratseko 10:30ean, RIP taldea eta bertako kitarrajolea zen Jul Bolinagaren omenezko kontzertua-omenaldia egitekoa zuten Gaztetxean, Donostiako Kolpatu eta Berako BIP taldeen eskutik. Baina, nonbait, Juan Losa UPNko zinegotziak «eraikinaren prestazioaren aitzakiarekin» Foruzaingora jo duela aipatu dute Gaztetxetik eta hortaz, “bere aitzakiak agortu artean” udaletxeko eraikinak erabiliko dituzte. Hortaz, lehen kontzertu hori Beralandetan izanen da, ortziral arratseko 10:30ean. Sarrera 3 euro gostako da.

Gaztetxetik jakinarazi dutenez, UPNko zinegotziak «aspalditik gaztetxearen aurkako guda partikularrean segitzen du. Gaztetxekideok garbi dugu ez dela gure segurtasuna berari axola zaiona, alderantziz! Gustora desagertaraziko gintuzke, bere eskuetan egongo balitz. Ba, ez du bide hortatik lortuko behintzat!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun