Txalaparta kontzertu didaktikoa eskainiko du Hutsun taldeak urtarrilaren 24an Lesakan

TTIPI-TTAPA 2015ko urt. 21a, 07:54
Hutsun taldeak material ezberdinak erabiltzen ditu bere kontzertuetan. Artxiboko argazkia

Larunbat arratsaldeko 6etatik aitzinera Harriondoa Kultur Etxean

Hutsun Txalaparta taldeak kontzertu didaktikoa eskainiko du urtarrilaren 24an, larunbat arratsaldeko 6etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Helduen sarrera 6 euro gostako da eta 4-13 urte arteko haurrena 4 euro. Aitzinetik udal kiroldegian eta Xagu, Telletxea eta Legarra liburudendetan eros daitezke eta egun berean Harriondoan ere salgai izanen dira 17:00etatik aitzinera.

Simon Ahetxu Agarraberes, Anai Gambra Uriz eta Mikel Hernandez Urrutiak osatzen dute Hutsun txalaparta taldea eta bere doinuak London eta Bordelera ere eramankatu dituzte. Bere azken ikuskizuna txalaparta protagonista den kontzertu didaktikoa da, doinu tradizionaletatik hasi eta gaur egungoetaraino. Hutsun taldeak material ezberdinak erabiltzen ditu, hiru txalapartarien arteko joku erritmiko eta melodiko amaigabeak sortuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun