Antepatako parkean egindako txikizioa salatu du Lesakako Udalak

TTIPI-TTAPA 2015ko urt. 19a, 11:45
Euskararen aldeko murala ezabatu dute Lesakako Antepatako parkean. Aitor Arotzena

'Guk euskaraz, zuk zergatik ez?' zioen murala xehetu dute

Lesakako Antepatako parkean dagoen murala xehetua agertu da berriki. Mural hau, hasiera batean Gazte asanbladak margotu zuen auzolanean eta joan den urteko San juan bezperan Euskara batzordeak antolatzen duen egunean, herriko haur, guraso eta nahi izan zuen guztien artean margotu zuten, urte horretako leloarekin: “Guk euskaraz, zuk zergatik ez?”. Duela hamar bat egun “guk, euskaraz eta zuk” hitzak xehetuak agertu ziren eta urtarrilaren 15ean, ortzegun goizean berriz, esaldi osoa agertu da xehetua. Lesakako Udalak Foruzaingoari deitu eta salaketa jarri du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun