Bortzirietako taldekako 16. bertso txapelketa erabaki da

TTIPI-TTAPA 2015ko urt. 8a, 08:14
Txapelketako partehartzaile eta laguntzaileetako batzuk, sari banaketaren ondotik. Utzitako argazkia

Ioar Tainta lesakarra, Jon Barberena baztandarra eta Manu Goiogana irundarra txapeldun

2014. urteko azken larunbatean burutu zen Bortzirietako taldekako 16. bertso txapelketa. Zortzi hirukotek hartu dute parte eta Lesakako Arrano elkarteko afalondoan egin zen finalean, Ioar Tainta lesakarrak, Jon Barberena baztandarrak eta Manu Goiogana irundarrak osatutakoa nagusitu zitzaion Xabier Terreros, Josu Sanjurjo eta Jon Silveiira lesakarrenari.

Xabier Terrerosek eskuratu zuen bertso onenari emandako Kotto Saria. Bertsolariak ez ezik, gai-emaileak, epaileak eta musikariak ere Bortzirietako Bertso Eskolak jarri zituen, urtero bezala eta giro ederra izan zen bai Arranon, baita kanporaketa ezberdinak jokatu ziren ostatuetan ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun