Bertze bi hildako eragin ditu N-121-A errepideak

TTIPI-TTAPA 2014ko urt. 23a, 17:53
Iruña alderako bidean zihoan autoak aurrez aurre jo du kamioia. Aitor Arotzena

Burlatako bi anai zeraman autoak kamioi bat jo du aurrez aurre Zalain inguruan

Bertze bi hildako eragin ditu N-121-A errepideak urtarrilaren 23an, ortzegun arratsaldeko 15:30 aldera. Irun aldetik zetorren autoak Iruña aldetik zetorren kamioia aurrez aurre jo du Zalain inguruan, Berarako irteera baino lehenxeago. Ondorioz, autoan zeuden bi anai, Burlatakoak, berehala hil dira. Kamioi gidaria onik atera da istriputik.

Berako suhiltzaile boluntarioek atera behar izan dituzte gorpuak ibilgailutik. Foruzaingoak, N-121-A errepidetik Irunerako norabidea Zalain industrialdetik barna desbideratu behar izan du eta auto ilarak egin dira bi norabideetan.

Istripua gertatu den lekutik 200 bat metrora bertze istripu larri bat gertatu zen astelehen arratsaldean, Lesakako 31 urteko gazteak gidatzen zuen autoa zubitik amildu zenean. Gaztea larri dago ospitalean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun