Agerra eta Matzada futbol zelaietan egindako triskantzak salatu ditu Berako Gure Txokoa elkarteak

TTIPI-TTAPA 2014ko urt. 3a, 10:30
Mikel Irigoienek lortu du 300 euroko erosketa txartela. Angel Pombar, Gure Txokoako presidenteak eman zion. Utzitako argazkia

Ostatu eta aldagela moduan erabiltzen ziren etxolak hondatu dituzte

Azken egun hauetan Matzadan eta Agerrako futbol zelaian arratseko lanak egiten aritutakoei «eskerrak» eman nahi dizkie Berako Gure Txokoa elkarteak. Matzadan ostatu gisa erabiltzen den txabola haustea eta Agerrako futbol zelaian aldagela moduan erabiltzen den txabola izorratzea izandu dira euren lanak.

Azken egun hauetan Matzadan eta Agerrako futbol zelaian arratseko lanak egiten aritutakoei «eskerrak» eman nahi dizkie Berako Gure Txokoa elkarteak. Matzadan ostatu gisa erabiltzen den txabola haustea eta Agerrako futbol zelaian aldagela moduan erabiltzen den txabola izorratzea izandu dira euren lanak.

«Mila esker egindako lanagatik, primeran bete duzue zuen helburua: dena izorratzea. Orain, zuei esker, behin ta berriz (ez bait da izorratzen duten lehenbiziko aldia) hondatutako ostatu-txabola erabili ezinean gelditu da», dio Berako elkartearen oharrak.

“Gaueko langile” hauen balentriari esker, Agerrako futbol zelaian entrenatzen dutenek kanpoan aldatu beharko dute, atea lehertu eta aldagelako lurra erre baitute, beraz, eguraldi ona edo txarra egin, eguzkia, euria edo kazkabarra egin, jokalariek kanpoan aldatu eta kanpoan utzi beharko dituzte beren poltsak. «Ziurrenik zuen lagun, ezagun, senide edota nork daki, agian zuetakoren bat Gure Txokoako futbol talderen batean arituko da. Ba eskerrik asko, guzti hoiek, zuen lana eskertuko dute. Ez dakigu gustura gelditu zareten edo ez, baina kontutan hartu jende aunitz izorratu duzuela. Hau ez da gauzek aurrera egiteko modua», dio Gure Txokoaren oharrak eta «eskerrak aunitz Gure Txokoaren izenean. Hurrengoan zerbait hautsi nahi baduzue zuen etxeetan egin», bukatzeko.

 

Eguberrietan 300 euroko erosketa txartelaren zozketa

Kontu alaiagoetara pasatuz, Eguberrietako loteria batekin, Larun Haizpeko dendetan gastatzeko 300 euroko balearen zozketa egin zuen Gure Txokoa elkarteak. Eguberri egunean egin zuten zozketa eta zenbaki sariduna 0661 izan zen.

Saritua Mikel Irigoien Irazoki izan da, eta Iamotenean saria jaso zuen, Angel Pombar Gure Txokoako presidentearen eskutik

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun