Ezustea oporraldian

Nerea ALTZURI 2013ko uzt. 11a, 12:43

Berria mundu osora hedatu zen eta tira, he­rrian ere solasak eragin zituen. Ez da guttigorako. Aurtengo San Juan inguruak ikara ederra sortarazi die herriko nahiz inguruko hirurogei gizaseme eta emakumeei.

Ekainaren 23an, igande arratsean, itsas bidaia edo kruzero bat egitera joanak ziren eta Rávena eta Venecia arteko uretan, oporraldia abiatu eta ordu guttitara, bederatzi egunetako egonaldia eten behar izan zuten. Itsason­tziko makinen gelan sute bat izan zen. Momentu ilunak pasatu arren, zorionez, bertan zihoazen bi milatik gora bidaiari eta langileak onik atera ziren.

Eskualdeko bidaiari taldean, hamar aranztar zeuden. Zorionez dena susto batean gelditu da.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun