Harriak ebatsi dituzte San Miguel Zubi ospetsuan

TTIPI TTAPA 2012ko mar. 20a, 08:37

Ondare arkitektonikoaren kontrako atentatua dela uste dute Bera eta Lesakako Udalek

Berako eta Lesakako udalek bere kezka eta haserrea agertu nahi izan dute, norbaitek harriak ebatsi dituelako Bidasoaren bi aldeak lotzen dituen San Migel zubi historikoan. Erdi Aroko zubia baita, “lapurreta hau gure lurreko ondare arkitektonikoaren kontrako atentatu bat” dela uste dute bi udalek.

Berako eta Lesakako udalek bere kezka eta haserrea agertu nahi izan dute, norbaitek harriak ebatsi dituelako Bidasoaren bi aldeak lotzen dituen San Migel zubi historikoan. Erdi Aroko zubia baita, «lapurreta hau gure lurreko ondare arkitektonikoaren kontrako atentatu bat» dela uste dute bi udalek.

Hori dela eta, herritarrei dei egiten diete falta diren harri horiek aurkitzen laguntzeko, eta erne egoteko berriz ere horrelakorik gerta ez dadin.

Bertzalde, azioa egin dutenei ohartarazi diete bidezkoak diren ondorioak etortzen ahal zaizkiela hortik eta behar den tokietan salatuko dutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun