Zalaingo lantegiak ez du Erregulazio Espedientea gehiago luzatuko

TTIPI TTAPA 2010ko ira. 7a, 12:25
Langileen batzordeak baikortasunez hartu du berria, baina merkatuaren bilakaera ikusi beharko dela aipatu dute. Aitor Arotzena

Kasik urte terdi EREan egon ondotik, lan kargaren aurreikuspena hobetu dela jakinarazi die zuzendaritzak langileei

2009ko maiatzaren 25etik 2010eko irailaren 30a bitarte Lan Erregulazio Espedientepean daude Condesa taldeko Zalaingo fabrikako langileak. Kasik urte terdi eman dute egoera horretan, baina espedientea ez dela gehiago luzatuko jakinarazi die zuzendaritzak langileen ordezkariei, “urte bukaera bitarte lan kargaren aurre­ikuspena hobetu delako”.

Langileek baikortasunez hartu dute berria, duela urte eskas 303 langileetatik 140 kaleratzeko espedientea proposatzekotan baitzegoen lantegia. Aukera horren kontra protestatzeko, Zalaingo langileak Gasteizera joan ziren iazko irailean, Condesa taldeko egoitzaren aitzinean protesta egiteko. Aurtengo otsailean ere, bertze mobilizazioen artean, manifestazioa egin zuten Zalaingo lantegitik Berako plazara. Azkenean ez zen kaleratzerik izan, langileen batzordeak eta zuzendaritzak akordio bat sinatu baitzuten martxoan, lantegiaren bideragarritasuna onartuz. Halere, langileei modu ezberdinean eragin dien EREarekin segitu dute. 2004an 480 langile zituen Zalaingo lantegiak eta gaur egun 300 inguru ditu.

Langileen Batzordetik aipatu dutenez, “berri ona da, baina orain ikusi beharko dugu urte bukaeran eta 2011 urtean merkatuak duen bilakaera”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun