Joxe Esteban Telletxea hilik topatu zuten Endarako kanalean

ttipi-ttapa 2009ko eka. 1a, 12:15
Endara zentraleko kanaletik atera zuten igande goizean Telletxearen gorpua. TTIPI TTAPA

Zalain-Zokoko 78 urteko arrantzalea aski ezaguna zen

Joxe Esteban Telletxea Mindegia, Zalain Zokoko arrantzale ezaguna hilik topatu zuten igande goizean Endara zentraleko kanalean. Joxe Estebanek 78 urte zituen eta aski ezaguna zen, izokin arrantzan aritzeagatik eta behin baino gehiagotan, Bidasoako Lehenbizikoa atera zuelako. Itxura batean , Telletxea irristu edo zorabiatu eta kanalera erori zen. Handik urak zentraleko arraztelu ingurura bultzatu zuen eta bertan agertu zen bere gorpua. Suhiltzaile boluntarioek atera zuten eta Guardia Zibilak egin du atestatua.

1999 eta 2003ko Lehenbizikoa

Duela 50 urte baino gehiago hasi zen izokin arrantzan Joxe Esteban Telletxea, baina erretiratuz gero bere afizio hori berretu zuen eta kasik egunero hurbiltzen zen Bidasoa bazterrera arrantzan aritzera. 1999an eta 2003an berak arrantzatu zuen Bidasoako Lehenbizikoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun