Bortziriak, Malerreka, Baztan Nafarroako Hondakin Solidoen Partzuergoan sartu dira

TTIPI TTAPA 2007ko ira. 14a, 13:42

Urriaren 31 baino lehen zabortegi guztiek itxita, Gongorakoak izan ezik

Zaborraren kontuari irtenbidea eman nahian, Nafarroako Hondakin Solidoen Partzuergoko batzorde teknikoa bildu zen irailaren 12an Etxalarren. Partzuergoa, zaborrak modu globalean kudeatzeko sortu zen martxoan, Nafarroako Gobernuaren eta Nilsa enpresa publikoaren eskutik. Bere garain, hainbat mankomunitate sartu ziren, eta orain, eskualdeko bertze hiru sartu dira: Bortziriak, Baztan eta Malerrekakoa

Etxalarko bileran etorkizunean Nafarroan eginen diren transferentzia plantak non kokatuko diren erabaki zen. Hain zuzen, Baztan-Bidasoari dagokiona Baztanen eraikiko da, ibilgailu astunen pisua neurtzeko erabiltzen den baskularen ondoan. Planta horietan zaborra banatu eta konprimitu eginen da, eta ondotik, Tuterako biometanizazio plantara eraman. Plantak 2009rako martxan egon daitezkeela aurreikusi dute.

Oraingo zabortegiek, berriz, urriaren 31 baino lehen itxiak egon beharko dute, Gongorakoak izan ezik, honek baimen berezia izanen baitu. Zabortegiak itxi eta plantak martxan paratu artean, zaborrarekin zer eginen den, hori dago orain aztergai. Bi aukera daude: Tuterara eraman edo Europari epea luzatzeko eskatu. Izan ere, hasiera batean, Arazuriko biometanizazio plantara

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun