Bortzirietako mankomunitateak administrari-ofiziala behar du

TTIPI TTAPA 2007ko abu. 1a, 15:24

Bortzirietako hiri-hondakin solidoak kudeatzeko mankomunitateak administrari ofizial bat oposizio lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia egin du. Lan kontratu finko izaera izango du eta C mailan sartuko da.

Hautapen probak gainditu ondoren izendatuko den izangaiak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren C mailari dagozkion lansariak hartuko ditu, baita Mankomunitateak une bakoitzean erabakitzen dituen osagarriak ere.
Asteko lanaldia udal langileena izanen da. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta udalak noiznahi aldatzen ahal du. Lanaldiaren erdia Bortzirietako gizarte zerbitzuen mankomunitatean eriko da eta beste erdian mankomunitatean.

Deialdian parte hartzeko eskabideak mankomunitatearen erregistro orokorrean aurkeztuko dira hilabeteko epean.

Oposizio lehiaketa honen epai mahaia honako hauek osatuko dute:
Mahaiburua: Bortzirietako hiri-hondakin solidoak kudeatzeko mankomunitateko presidentea.
Mahaikidea: Jabier Iriarte, Etxalarko udaleko langilea.
Mahaikidea: Modesto Maia, Lesakako udaleko langilea.
Mahaikidea: Estitxu Iriarte Bortzirietako gizarte zerbitzuen mankomunitateko langilea.
Mahaikide idazkaria: mankomunitateko idazkaria.

Eskabideak aurkezteko epea akiturik, alkateak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako aldizkari ofizialean argitara dadin aginduko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun