Nafarroako Berdintasunerako Institutuak teknikariak kontratatzeko dirulaguntzak emango ditu

TTIPI TTAPA 2007ko uzt. 3a, 14:19

Laguntza hauen bidez bat kontratatu da Bortzirietan

Nafarroako gizon eta emakumeen arteko lehenengo berdintasun planaren barne, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak 122.671,17 euroko dirulaguntza bideratu du zenbait udalek jaso eta berdintasunerako udal teknikariak kontratatzeko.

Onuradunak diren udalen artean Lesaka, Igantzi, Bera, Arantza eta Etxalar daude. Baino kasu honetan dirulaguntza jaso da Bortzirietako mankomunitatearen bidez teknikaria kontratatzeko. Badira zenbait hilabete Ainhoa Güemesek Bortzirietako herrientzat lan egiten duela Berdintasun arloko teknikari gisa, baino beti ere, Mankomunitatearen bidez. Bere eginbeharren artean berdintasun planak kudeatu eta aztertzea dago, udal arlo, eragile eta inplikatutako erakunde ezberdinak koordinatuz. Era berean, udal esku hartzean genero ikuspegia poliki-poliki sartzearen ikuspegia neurtu, diseinatu eta bulkatzen da.

Nafarroako Berdintasun Institutuak eta Administrazio publikoak 160 orduko iraupena duen programa espezializatua martxan jarri dute. Izenburua “Generoa eta aukera berdintasuna: administrazio publikoan ezarpena” da. Lehenengo modulu honetan parte hartu zuten berdintasunerako zenbait teknikarik, tartean Ainhoa Güemes Bortzirietako berdintasun arloko teknikariak. Aipatu modulu honek jarraipena izango du irailean.

Programa honen helburua Nafarroako Administrazio Publikoko profesionalei bitartekoen berdintasuna eta generoan prestakuntza espezializatua ematea da, testuingurura moldatuz. Generora bideratutako esku hartze modulu batekin hasi zen maiatzean eta 70 orduko iraupena izan du. Lehenengo 4 saioetan teoria, azterketa eta genero ikuspegia landu ziren. Era berean, profesional arloan negoziazio efikaza lortzeko eta komunikazioari bideratuta, boterea eta buruzagitzaren hazkundea landuz.

Oroitarazi, Bortzirietako Berdintasunerako arloak antolaturik, asteartean arratsaldeko 19:30ean Berako Kultur etxean, Medea taldeko Josebe Iturriozek hitzaldi bat eskainiko duela lesbianismo eta feminismoaren ibilbide politikoa landuz. Medea Gipuzkoako taldea da eta urteak daramatza lesbianismo eta feminismo gaien alde lan egiten. Bihar ordu eta leku berean Indiako Fuego filma ikusi eta aztertuko du Josebek. Film hau Indian ekoitzi da eta lesbianismo gaia lantzen du

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun