Astelehenean hasiko da zakurrak errabiaren kontra txertatzeko kanpaina

ttipi-ttapa 2007ko eka. 1a, 17:31

Ekainaren 4tik 8ra Bera eta Etxalarren eginen da, 11tik 14ra Arantza eta Igantzin, eta 18tik 20ra Lesakan

Heldu diren hiru asteetan zakurrei errabiaren kontrako txertoa egiteko aukera izanen da Bortzirietako hainbat herri eta auzotan.

Kanpaina heldu den astean hasi eta ekainaren 20an bukatuko da. Bitartean, txertoa bi urtetik behin egin behar delako, iaz eginak izan ez diren zakurrak txertatu beharko dira baita 4 hilabete baino gehiago dituzten zakurtxoak ere. Horretarako animalien kartila eta jabearen karneta eramanen dira. Albaitariek eskertuko dute zakurra lotua eramaten bada, eta beharrezko den neurrian muturrekoarekin.

Herri eta auzoen arabera hitzorduak ezberdinak izanen dira. Lehen astean Albaitariak Bera eta Etxalarren izanen dira, ekainaren 4 eta 5ean, Berako Udaletxean arratsaldeko 16:00etatik 19:30ak arte, ekainaren 6 eta 7an, Etxalarko hiltegi zaharrean arratsaldeko 16:00etatik 19:30ak arte, eta ekainaren 8an Alkaiagan eta Zalain Zokon arratsaldez. Ondoko astean Arantza eta Igantziko txanda izanen da. Ekainaren 11n, Arantzako Bordalarreako Seroninbordan izanen dira arratsaldeko 15:00etan, eta 16:00etatik 18:00ak arte udaletxean. Biharamunean, ekainak 12, Ayenas auzoko Osildikobordan arituko dira arratsaldeko 15:00etatik 16:00ak arte, eta 16:30etik 18:00ak arte udaletxean berriz ere. Arantzako azken hitzordua ekainaren 13an izanen da Eguzkialdeko Anguleron arratsaldeko 15:00etatik 18:00ak arte. Igantzira pasatuz, asteartean, ekainaren 12an Irisarri auzoko Mendibilen egonen dira arratsaldeko 18:30ean, eta biharamunean, 13an, Igantziko Bentetan arratsaldeko 17:30etik 18:30ak arte. Plazatarrentzat ortzegunean, aparkalekuan egonen dira arratsaldeko 15:30etik 18:00ak arte. Kanpainaren azken astean, Lesakan izanen dira. Lehen egunean, ekainaren 18an, auzoz auzo ibiliko dira, arratsaldeko 15:30etik 16:00ak arte Auzoberriko Tellerin, 16:30etik 17:00ak arte Zalako Otxunean, eta 17:30etik 19:00ak arte Nabazko Nabazgainen. Ondoko bi egunetan, ekainaren 19 eta 20an su-hiltzaileen parkean izanen dira arratsaldeko 15:30etik 19:00ak arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun