138 Bai Euskarari Ziurtagiri banatu dira Bortzirietan

Gurutze PIKABEA 2007ko api. 16a, 09:25
Argazkian ziurtagiria jaso zuten zenbait entitatetako ordezkariak ageri dira, banaketa ekitaldian. TTIPI TTAPA

Martxoaren 31n Berako Kultur Etxean egindako ekitaldian 20 entitate berrik jaso zuten

Kontseiluak Bai Euskarari Ziurtagiriaren banaketa egin zuen martxoaren 31n Berako Kultur Etxean. Hala, euskarararekiko konpromisoa adierazten duten Bortzirietako hainbat enpresa, saltoki eta entitatek ziurtagiria jaso zuten. Ekitaldian izan ziren, bertzeak bertze, Kontseiluko idazkari nagusia Xabier Mendiguren, Mankomunitatearen presidentea Vicente Arozena, euskalgintzaren ordezkari Mentxu Peña, udalen bozeramailea eta Bai Euskarari Ziurtagiria jaso duen enpresa bateko ordezkaria. «Euskara da berotzen gaituen eguzkia eta Bortzirietan eguzki hori inoiz baino indartsuago dago herriko eragileek etengabe pizten dutelako», adierazi zuen Mendigurenek.

Aurtengoan guztira 138 ziurtagiri banatu dira Bortzirietan, horien artean 20 berriak ziren. «Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateek eman dituzten urratsak, ematen ari direnak eta emango dituztenak dira, euskararen eguzkia pizten eta bizitzen duten argia», azpimarratu zuen Mendigurenek.

Euskara erabiltzeko mezua zabaltzen ari bada ere, euskarak bere tokia berreskuratzeko lana zabalagoa dela aldarrikatu zuen Mentxu Peñak: «Euskararekiko konpromisoa hartu duzuen erakundeek eutsi egin behar diozue horri, konpromiso bidean daudenek urratsak eman behar dituzte, eta oraindik konpromisorik hartu ez dutenengana ere iritsi egin behar dugu». Gisa berean, euskara «egunero geure bizitzan, etxean, eskolan, lanean, dendan komunikatzeko behar dugun tresna» dela gaineratu zuen Mentxuk.

Bertzalde, instituzioen partehartzearen garrantzia azpimarratu zuen Bortzirietako Euskara Mankomunitateko ordezkariak, Vicente Arozenak. «Bortzirietako udalek gizarteak euskaren alde egin duen apustuarekin bat egiteko lanean, guztiok beharrezko garela» erran zuen.

Euskara erabiltzeko mezua zabaltzen ari bada ere, euskarak ber etokia berreskuratzeko lana zabalgoa dela aldarrikatu zuen Mentxu Peñak: «Euskararekiko konpromisoa hartu duzuen erakundeek eutsi egin behar diozue horri, konpromiso bidean daudenek urratsak eman behar dituzte, eta oraindik konpromisorik hartu ez dutenengana ere iritsi egin behar dugu». Gisa berean, euskara «egunero geure bizitzan, etxean, eskolan, lanean, dendan komunikatzeko behar dugun tresna» dela gaineratu zuen Mentxuk.

Azkenik, ziurtagiria aurten jaso duen Odriozola eta Huizi aroztegi metalikoaren izenean, Amaia Odriozola solastu zen: «Konpromisoak hartu ditugun erakundeok bidea irekitzen ari gara bertze batzuek urrats beretatik aitzinera joan daitezen». Denon artean arituz gero, Bortzirietan eta Euskal Herri osoan euskaraz bizi, ikasi, lan egin, erosi, irakurri, informatu eta abar egitea gero eta «errazagoa» izanen dela adierazi zuen.

Ekitaldiaren akabera emateko, Kontseiluak dagoeneko 1.400 Bai Euskarari Ziurtagiri baino gehiago banatu direla gogoratu zuen Mendigurenek, eta Kontseiluaren izenean eskerrak eman zituen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun