Urritasunari buruzko jardunaldiak antolatu ditu Lesakako Osasun Zentroak

ttipi-ttapa 2007ko mar. 23a, 17:47

Bortzirietan, horren inguruan egindako azterketaren berri emanen dute martxoaren 28an

Lesakako Osasun Etxeak antolatuko dituen minusbaliotasun jardunaldien lehen eguna heldu den asteazkenean iraganen da Lesakako Udaletxean. 18:00etatik aitzinera eginen den ekitaldian Bortzirietan egindako ikerketaren berri emanen dute diaporama baten laguntzarekin. Huntan Belen Compayns osasun zentroko pediatrak inguruko kasuak aztertu ditu, zenbat diren, non diren eta zer baliabide dituzten. Gaur egun minusbaliotasun duten 50 bat haur daude Bortzirietan maila ezberdinetakoak, batzuk arinak eta bertze batzuk larriagoak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, jardunaldi honek gaia lantzeko lehen bilera izan behar du. Horretarako, hainbat eragile sozial gonbidatu dituzte. Helburu nagusia, urritasuna lantzeko mahaia osatzea izanen da. Etxalarko erizainak erran digunez, kasu horietan hagitz inportanta izaten da urritasuna lehen bai lehen detektatzea baita ohartu ondotik lantzea, baina horretarako baliabideak behar dira, eta Lesakan ez omen dituzte behar diren bezalako azpiegiturak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun