Gaur goizeko 10etan prentsaurrekoa izan da Etxalarko bentan N-121-A errepideko lanak aurkezteko
Ekitaldira Alvaro Miranda Nafarroako Gobernuko lan publikoetarako kontseilaria ez ezik, lanen zuzendari orokorra eta departamentuko bertze zenbait kide hurbildu dira. Eskualdeko ordezkaritzari dagokionez, Juan Fermin Mitxelena Lesakako alkatea, Helena Santesteban Berakoa, Patxiku Irisarri Etxalarkoa eta Bixente Arozena Arantzakoa. Soilik Jesús Mari Bejino Igantziko alkateak huts egin du hitzordura. Lehenik Alvaro Miranda kontseilariak hitza hartu du eta egitasmoaren zehaztapenak eman ditu. Aldi berean, bere departamentuko kideek egitasmoaren txostena banatu dute bertaratutakoen artean.
N-121-A errepidea behin betiko sarearen ardatz nagusi bilakatuko da Nafarroako interes orokorreko errepideen barne.
Egitasmoarekin N-121-A errepidearen gaitasuna areagotu nahi da trazatu beraren bidez eta bide azkarreko ezaugarriak bilduko ditu. Hala, aitzinetzeko erraiak izanen ditu eta segurtasuna eta erosotasuneko baldintzak areagotuko dira.
Lanak bi zati izanen ditu, 65. puntu kilometrikotik Etxalarko bidegurutzea arte eta handik Berako saihesbidea hasten den arte.
Lehenean Bidasoa ibaia lautan zeharkatzen da 200, 110, 190 eta 105 metrotako biaduktuak eraikiz.
Hasierako zatian Basataundiko zubia erakiko da eta honek 425 metrotako luzera izanen du.
NA-4020 errepidearen elkargunean lotune bat erakiko da eta sarrera-irteerako mogimendu guztiak egin ahal izanen dira.
Errepideak 4.150 metrotako luzera izanen du eta segida izanen du Etxalar eta Bera arteko zatiarekin.
Honek 3.720 metrotako luzera du eta kasu honetan Bidasoa ibaia bertze lautan zeharkatuko da 158, 120, 140 eta 172 metrotako biaduktuekin.
Zatiaren hasieran Amisalaieta tunela erakiko da eta 305 metrotako luzera izanen du.
Alvaro Miranda kontseilariak agertu du lehen bi zatien esleipena egin dela, N-121-A errepidearen ardatz bilakatuz. Denatara 4 zatik osatzen dute egitasmo orokorra, baina Miranda kontseilariak lehen biena egin du.
Lanen helburuetako bat errepidearen arriskua gutxitxea dela aipatu du eta asteazkeneko agerraldiak konnotazio bereziak izan ditu, zehazki Lesakan istripu larri baten ondorioz pertsona bat hil baita.
2.006an istripuen kopurua dexente jautsi da, baina erne egon beharra dagoela erran du eta lanak lehen bait lehen hasi.
Belatetik Irungo ardatzaren eraberritzearen zati bat dira asteazkenean aurkeztutakoak.
Gipuzkoako Aldundiarekin hitzarmena sinatu zen Etxalarren 2.004ko maiatzean. Gipuzkoako Aldundiak bere konpromezuak bete ditu, hau da Irun Endarlatsa arteko zatia martxan jartzea eta Nafar Gobernuak gauza bera egin du. Ia 3 urte behar izan dira, baina Gobernuak uste du hobe dela lanei aldi berean ekitea, eragozpen gutxiago jasanen baitituzte eskualdeko bizilagunek.
Lanak 2.009ko martxoaren 30ean akituak egotea aurrikusten da.
Eraikitze egitasmoak egin behar izan dira lehen pausu bezela, eta honek lan haundia suposatu du.
Asteartean Igantzi-Etxalar arteko zatia esleitu da 29.900.00 eurotan eta Etxalar-Bera artekoa 29.214.000 eurotan. Bera eta Endarlatsa artekoa lizitazio fasean aurkitzen da. Dagoeneko aldizkari ofizialean argitaratu da eta proposamenak apirilaren 9ª baino lehen aurkez daitezke. 18.133.000 eurotan lehiaketara atera da.
Lanak apirilaren 30ean esleituko direla aurrikusten da.
Gipuzkoako lanei dagokionez, eskaintzak otsailaren 16ko datarekin aurkeztuko dira eta orain balorazioa egiten ari dira. Aurrekontua 72 miloitakoa da, hauetatik Nafar Gobernuak 9.800.000 ordainduko ditu. Martxo hasieran lanak esleituko direla aurrikusten da.
8 kilometroko luzera dute lan hauek. 2 zatiak enpresa berak eginen ditu Ecay-Andueza, Ideconsa eta OHN-k osatzen duten UTE-ak.
Ohiko trafikoarekin nahiko bateragarri suerta daitekeela azpimarratu du kontseilariak.
Eskualdeko udalei segimendu batzorde bat eratzea proposatu die Nafarroako Gobernuak, eta hala, egunean eguneko datuak bilduko dira, arazoak eta irtenbideak elkarrekin bilatuz. Ahal den neurrian lanak eskualdeko biztanleentzat jasangarriagoak izatea bilatzen da.
Alvaro Mirandaren ondotik, Jose Luis Etxabarrik bi zatien zehaztapenak eman ditu bertan kokatutako panelen bidez.
Erantzuteko aukera eman du kontseilariak eta Helena Santesteban Berako alkatesak hitza hartu du. Elkarlaguntza erabatekoa izan dela goraipatu du eta jarrera ona erabatekoa izan dela ere erran du.
Berako udalak egitasmoari alegazio bat aurkeztu ziola aipatu du. Izan ere, Beran zelaigune gutti direnez, horiek errespetatzea eskatzen zuten eta Nafarroako Gobernuak sensibilitatea izan duela erran du. Esfortzu hori beregain hartu izana eskertu du alkatesak.
Dirutza kosta izanari dagokionez, arazo larriek irtenbide haundia behar dutela aipatu du, baina orografia arazo larria suertatzen delako, Iruñatik behitikoaren adibidea jarriz.
Baina orografia ez da arazo bakarra, Gipuzkoako Aldundiarekin izan diren azken urteetako trabak ere gogoan izan baititu.
Zati berri bakoitza moldatzeak trafiko pisudunen arazoa areagotuko duela aipatu du Berako heledunak, eta honi ere etorkizun batean Nafarroako Gobernuak irtenbidea bilatu beharko diola aipatu dio kontseilariari.
Behin aurkezpena eginda etorkizun baterako hitzordua zehaztu dute, 2.009ko martxorako, hala balitz…
Juan Fermin Mitxelena Lesakako alkatearekin izan gara eta hauxe agertu digu.