Bortzirietako buruz buruko txapelketaren finalak igandean

Oskar TXOPERENA 2007ko ots. 22a, 16:34
TTIPI TTAPA

Igande honetan, urtarrilak 16, goizeko 10:00etatik aitzinera jokatuko dira Igantziko pilotalekuan Bortzirietako eskuz banakako pilota txapelketaren finalak. ttikien mailatik hasi eta haurrak edo infantil mailak bitarte 87 pilotarik parte hartu dute txapelketan. Hauei, kadete mailan ere aritu direnak gehitu behar zaizkie. Partiduak jokatu ondotik partehartzaile guziei sariak emanen zaizkie eta gero bazkaria izanen dute La Villa jatetxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun