Presoak Euskal Herriratzeko sinadura bilketa

ttipi-ttapa 2007ko ots. 20a, 12:37

Euskal presoak Euskal Herrira orain! izenburupean egiten ari den sinadura bilketa kanpainaren barnean, mahaiak paratuko dira martxoaren 5ean Beran eta Lesakan. Sinadura biltzeko modua izanen da Berako Kultur Etxean eta Lesakako Herriko Etxeko arkupetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik aitzinera. Sinadura emateko arrazoien artean, «sakabanaketa politikak presoen eta senideen oinarrizko eskubideak urratzen dituela» aipatu dute ekimenaren antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun