Bortzirietako 120 enpresa, saltoki eta erakundek eskuratu dute Bai Euskarari Ziurtagiria

ttipi-ttapa 2007ko ots. 14a, 16:41
TTIPI TTAPA

Martxoaren 19an eman ziren ziurtagiriak Beran

Martxoaren 19an, San Jose egunez, Bai Euskarari Ziurtagirien banaketa egin zen Berako Kultur Etxean. Bortzirietako 120 enpresa, saltoki eta era guztietako entitatek eskuratu dute Bai Euskarari Ziurtagiria, Kontseiluaren eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen aurrikuspen guztiak gaindituz. Eneko Fernandez lesakarra eta IƱaki Iratzoki bi hilabetez, urtarrila eta otsailean bisitak egin dituzte Bortzirietako elkarte, enpresa, denda, ikastetxe eta bertze erakundetara, Bai Euskarari Akordioaren eta eragile hauek ziurtagiria eskuratzeko bete beharreko urratsen berri emanez.

Hiru ziurtagiri mota

Bistan denez, emaitza bikaina izan da eta hartutako konpromisoen arabera hiru ziurtagiri ezberdin izaten dira. Baina ziurtagirien banaketarekin ez da akautuko Bai Euskarari Akordioaren lana, Kontseiluko teknikariek bisitak eginen baitituzte heldu den urtean konpromisoak bete diren edo ez ikusteko. Ez bada betetzen ziurtagiria kenduko da eta bete baldin bada, mantendu edo konpromiso handiagoa nahi bada, bertze mota bateko ziurtagirira promozionatzeko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun