Bortzirietako derbia Beran otsailaren 24an

Aitor AROTZENA 2007ko ots. 13a, 12:14
Bi taldeek puntuen beharra dute, beraien helburuak betetzeko. TTIPI TTAPA

Otsailaren 24an, larunbat arratsaldean jokatuko da Berako Matzada zelaian Gure Txokoa eta Beti Gazteko talde nagusien arteko futbol partida. Bortzirietako derbiak beti interesgarriak izaten badira ere, aurtengoan puntuek ere garrantzi handia izanen dute. Izan ere, Berako taldea jautsiera postuan murgildua dago eta hiru puntuak behar beharrezkoak ditu maila mantentzeko borrokan. Lesakako taldea, berriz, bigarren postuan dago eta Preferentera bueltatzeko aukerak ditu. Lehen itzulian, 4-1 irabazi zion Beti Gaztek Gure Txokoari Lesakan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun