Lesakako Oinarrizko Eskualdeko Larrialdi Zerbitzuaren ardura duten medikuak, Osasun Sail honetako zuzendaritzatik Bera eta Lesakako pediatriako kontsulta arruntak atenditzeko behin eta berriro egindako eskaintzak direla medio, honako hau agerian utzi nahi dugu:
1.- Bortzirietan Larraldi zerbitzuaren ardura dugun medikuok, Familiako medikuok eta Medikuntza Orokorrekoak, badugu larrialdietako formakuntza, horretarako kontratatuak izan gara eta hortan egiten dugu lan.
2.- Lesakako LMAEko kide garen moduan, urtean zehar medikuntza orokorrean sortzen diren mediku baimenak eta oporrak egin behar ditugu, hau guzti hau, inongo problemarik gabe betetzen dugu.
3.- Traumatologia kontsulta arrunta traumatologo batek atenditzen duen modura, pediatria kontsulta arrunta pediatra batek atenditu behar duela kontsideratzen dugu, gainera Osasunbiderako lan egiten duten pediatren kontratuetan horrela ageri da.
4.- Izan ditzakegun ezagutzak edo gaitasunez gain, orain arte pediatrian espezialistak ez diren medikuek pediatrian lan egitea guztiz bolondres egin dute, eta lan hau egiteko garaian erantzunkizun pertsonala hartu dute.
5.- Horrexegatik, guri ez dagozkigun espezialista-erantzunkizunak gure gain ez ditugu hartu nahi. Beraz, kontsulta hauek atenditzera ezin zaigula behartu uste dugu.
Jakin badakigu gai honen gainean gizarte sentsibilitate handia dela eta arestian azaldutakoa Bortzirietako biztanleek ulertuko dutela. Gure ustetan, Osasun Saileko zuzendaritza taldeko esfortzu guztiak pediatria kontsultako espezialisten dotazioa handitzera jo behar du, Bortzirietako kasuan lanez gainezka baitago.
Koldo Morras Alzugarai
Sol Freitas Magalhanes
Mikeli De la Hoz Aizpuru