Bai Euskarari zozketako bigarren saria hartzekoa dago

ttipi-ttapa 2007ko urt. 30a, 12:11

Bai Euskarariren kanpainako zozketaren bigarren saria ez da oraindik bildu. Bortzirietako Euskara Mankomunitateak kanpaina joan den urte bukaeran eraman zuen, eta zozketa abenduaren 21ean egin zen Arantzako Herriko Etxean. Lehen eta hirugarren sariak berehala banatu ziren. Lehena, Atxaspi ostatuak eskainitako asteburu bateko egonaldia Ezpeletako Euzkadi hotelean, Igantziko Oihan Canabalentzat izan zen, oparitu zitzaion 2.128 zenbakiari esker. Bertzea berriz, Zela Kirol dendan 60 euroko bonoa, beratar batentzat izan zen, hain zuzen ere Eugenio Zelaietarentzat 2.689 zenbakiari esker. Erran bezala, bigarren sariaren irabazlea ez da oraindik agertu, txartelak 10.740 zenbakia darama, eta Lesakako Rural Kutxan banatu zen. Garaiz ohartzen bada suertedunak bi lagunentzako otordua irabaz lezake Igantziko La Villa ostatuan. Txartel horren jabeak 948634125 zenbakira deitu beharko dagokion saria eskuratu ahal izateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun