Bertakoek atzerritarren egoera hobekiago ezagutzeko liburuxka plazaratuko dute

ttipi-ttapa 2007ko urt. 25a, 16:07

Bertan migrazioari, eskubideei, hizkuntzei eta kulturei buruzko hainbat informazio bildu dituzte

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen eta Euskara Mankomunitateek “Mundua Bortzirietan” izeneko liburuxka banatuko du heldu diren egun hauetan. Bertan inmigrazioari buruzko hainbat informazio aurkitzen ahalko dituzte eskualdeko herritarrek.

2006an bi mankomunitate hauek plan bat idatzi zuten inmigrazio fenomenoaz herritarrek kontzientziatzeko. Horretarako abiapuntu egokia iruditu zitzaien duela ez aspaldi Bortzirietako lagun anitz emigratu behar izan zutela. Euskaldunen historiako zati hau oinarri hartuz, gaur egun alderantzizko bidaia egiten duten lagun hauei buruzko informazioa bildu nahi izan dute argitaratu duten liburuxkan. Bizitza baldintza hobeago batzuen bila etorri badira ere, errealitatean eguneroko bizi moduak traba bat baino gehiago izaten dute gure bizi moduan integratzeko, lana aurkitzeko eta etxebizitza lortzeko bertzeak bertze. Elkarrekin bizi behar duten bi gizarteen harremana errazteko eta hobetzeko Igor Portu Bortzirietako Gizarte langileak erran digunez elkar ezagutza behar-beharrezkoa da. Sentsibilizazio kanpaina hau zentzu horretan bideratu nahi izan dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun