«Gas Naturaleko mantenimendu kuota itzultzea eska daiteke Bera eta Lesakan»

Aitor AROTZENA 2007ko urt. 23a, 14:49
TTIPI TTAPA

«Enpresak ez du planteatu automatikoki denei kuota itzultzea. Lehenbizi arazoak izan baditugu ere, erreklamazioa egin eta dirua itzultzen dute orain»

• Mikel Bezunartea Irache Kontsumitzaile Elkarteko teknikaria da. Inguru honetan Leitza, Baztan, Bortziriak eta Bertizaranan izaten ditu kontsultak eta aurreratu digunez, «abudo Malerrekan ere izanen da aukera hori».

• Beran eta Lesakan, Gas Natural enpresari buruzko kexak jaso ditu azken aldian. Gero beteko ez zuela jakin arren, enpresak mantenu kontratua eskaini eta kobratu izan die bezeroei urtero. Dirua itzultzea nahi duenak, erreklamazioa egin beharko du.

Zertan da zehazki Bera eta Lesakako bezeroek Gas Natural enpresarekin duten afera?

Zertan da zehazki Bera eta Lesakako bezeroek Gas Natural enpresarekin duten afera?

Bezeroei zer aukera gelditzen zaie?

Alderdi batek kontratuan agertzen dena betetzen ez duenez, kontsumitzaileak bi aukera ditu Kode Zibilean oinarrituta: kontratuan agertzen dena betearaztea edo kontratua hautsi eta kalteordaina eskatu. Kasu honetan kalteordainik ez baita, gehienez eskatzen dugu ordaindutako kuotak itzultzea.

Enpresak iruzurra egiten duela erraten ahal da?

Kasik estafa dagoela planteatzen ahal dugu, jakinaren gainean horrelako kontratuak egiten dituztelako. Baina gehiegizkoa da hori erratea, haiek erraten baitute akatsa izan dela, zerbitzuaren hutsa. Arazoa ikusita, orai horrelako kontratuak ez dituztela egiten erran digute enpresatik, baina badira hainbertze eginak.

Eta horiek zer egin behar dute, ordaindutakoa berreskuratzeko?

Ez dakigu zehazki zenbat bezerori eragiten dion arazo honek, baina maiatzean lauzpabortz lagun etorri dira bulegora arazo berarekin. Enpresak ez du planteatu automatikoki denei kuota itzultzea. Nere ustez horrela egin beharko luke, jakinda bere akatsa izan dela. Baina nonbait diru aunitz da kolpean bueltatzeko eta Bartzelonan zentrala duen enpresa handia izanik, ez omen diote horretarako baimenik eman

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun