Bera, Lesaka ta Arantzatik:

Utzitako argazkiak 2007ko urt. 22a, 12:30

Taillon-Gavarnieko mendikatean istripuan zendutako Xabier Saralegi Altzate, Luis Mari Pikabea Zubieta eta Xabier Zubieta Erkizia gazteen familiakook gure esker ona adierazi nahi dizuegu: agintari eta erakundeei, mendizale eta lagunei, lehenengo gorpuak menditik ateratzen eta gero beren sorterrira ekarrazteko baimenak burutzen laguntzeagatik, korapiloz betetako lana izan baitzen. Bat banaka adieraziko nahi genizueke gure esker ona, baina hori ezinezkoa denez, hitz hauetan doakizue: eskerrik asko.

Batzuren izena gustora goraipatuko genuke hementxe bertan, baina bertzeak ahanztea ez da zilegi. Bakoitzak berak badaki zer eman duen. Guk ere bai badakigu. Gure esker ona zuentzat, eta Berako, Lesakako, Arantzako… herriari.

Aunitz galdu dugu, baina aunitz da egunotan zuengandik jaso duguna, zuen besakardaka bakoitza izan zaigu lagungarri. Milesker, bat banaka, denei.

Ana Larretxea, Garbiñe Santamaría, Pilar Zubieta, Saturnino Picabea, Isidro Saralegi, Isabel Alzate,Antonio Zubieta, Karmen Erkizia…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun