Langile berria ari da Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitatean

Joseba eta Nerea 2007ko urt. 17a, 12:02
Utzitako argazkiak

Berako Txomin Elgorriaga hiri hondakinen kudeaketaz arduratuko da

Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak langile bat hartu berri du hondakin solidoak kudeatzeko zerbitzuetaz arduratzeko. Berako Txomin Elgorriaga Astondoa da oposizio-lehiaketaren bidez hartu duten langilea. Lanpostua aldi baterako eta lanaldi erdikoa izanen da. Langile honen betebeharrak anitzak izanen dira. Alde batetik, mankomunitateak kontrataturiko zerbitzuen kontrola eta jarraipena egin beharko du: bilketak, garbiketak... Zaborrontzien kokapen egokiaz zein zaborrontzien egoeraz arduratuko da. Bertzetik, ordenantzak ez betetzeari buruzko ikuskapen lanak egin eta salaketak jartzeaz arduratuko da. Herritarrok zaborlekuetan gaizki dauden gauzak salatu ahal izanen ditugu. Beregana jo beharko dugu kexarekin. Horretarako 670522975 telefonora deitu dezakegu eta salaketaren berri eman.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun