Gaur egingo dituzte Piriniotan hildako hiru mendizale nafarren hiletak

ttipi-ttapa 2007ko urt. 15a, 10:37
TTIPI TTAPA

16:00etan Beran izango dira Luis Mari Pikabea eta Xabier Zubietarenak; 17:30etan Lesakan Xabier Saralegirenak.

Larunbatean hil ziren Berako eta Lesakako hiru mendizaleak Pirinioetako Taillon mendian, eskalatzen ari zirela soka askatu eta erorita. Luis Mari Pikabea eta Xabier Zubieta beratarrak zein Xabier Saralegi lesakarra mendizale zailduak ziren; lehen biak, besteak beste, Himalayan ibilitakoak. Saralegi, berriz, egun batzuk lehenago baita ere Pirinioetan hildako Unai Etxepareren gorpua aurkitu zuenetako bat izan zen.

Atzo hil kapera jarri zuten Berako kiroldegian, eta herritar eta lagunen omenaldi beroa jaso zuten. Gaur hiletak izango dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun