Asteburu honetan bortzirietako bertso eskolak antolaturiko txapelketa eginen da

ttipi-ttapa 2007ko urt. 12a, 10:16

Bertsolari txapelketa, Bortzirietako bertso eskolak antolatzen du eta asteburuan zehar jokatuko da.

Ortzilerean arratsaldeko 8,30etan Espidobaita elkartean Iñigo Olaetxea, Estitxu Fernandez eta Ander Zubieta, Julen Zelaieta eta Taberna anaien aurka ariko dira.

Segidan, gaueko 10etan afaria izanen da eta ondotik, iazko txapeldun diren Silveira anaiak eta Osakar Goñi, Estitxu Arozena, Josu Sanjurjo eta Ioar Taintaren artekoa izanen da.

Larunbatean eguerdiko 1,30etan bazkaria eginen da Kattun eta bazkal ondoren, Erika Lagoma, Manolo Arozena eta Egoitz Telletxea, Bittor Elizagoien, Jon Elizetxe eta Iker Gorosterrazuren saioa izanen da.

Atsaldean finalerdiak jokatuko dira, 6,30etan Haizegoan eta 8,30etan Atxaspin.

Behin finalerdiak jokatuta, gaueko 10etan afaria izanen da Linddurrenborda sagardotegian eta ondotik txapelketko finala izanen da.

Afari edo bazkarira joan nahi izanezgero, izena 618-963011 telefonoan eman daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun