Arantzako Herri Eskolak 4 sari irabazi ditu

ttipi-ttapa 2006ko abe. 18a, 16:54

Berako liburutegiak eta Kultur Batzordeak antolatzen duten Haur eta Gazteen Ipuin Lehiaketaren sari banaketa egin zen joan den ortzirale arratsaldean. Horren kari 50 bat haur bildu ziren liburutegira aurkeztu zuten idatziak sariren bat lortuko zuen jakiteko. Lehiaketa lau mailatan banatu zuten, A maila, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. urteko haurrekin, B maila, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. urtekoekin, C maila, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. urtekoekin, eta E maila, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. urtekoekin.

E mailan idatzirik aurkeztu ez zelako ez ezik, bertze hiru mailetan hiruna sari banatu zituzten. A mailan. idatzi hoberenak, Labiaga Ikastolako Aritz Ibarraren “Argi eta bere lagunak”, eskola bereko Leire Errandonearen “Hiru lagunen abenturak”, eta Arantzako Herri eskolako Sara Almandozen “Argiren abentura” izan ziren. B mailan epaileek, Etxalarko Landagain eskolako Itsaso Elzizagoienen “Igra, nere lagun mina”, Lesakako Tantirumairu ikastolako Patti Etxegaraien “Baserri ezezaguna” eta Berako Rikardo Barojako Irati Errandonearen “Argi eta robota lagunak betirako?” hautatu zituzten. D mailan, sari guziak Arantzako Herri Eskolako ikasle batzuk lortu zituzten, Silvia Telletxea “Argiren abentura” izeneko idazlanarekin, Amaia Lukanbio “Baserri ezezaguna”-rekin, eta Itxaro Etxague “Baserri misteriotsua”-rekin. Aipatu bezala D mailan idazlanak ez zen aurkeztu. Ortziraleko ekitaldian saria eskuratu ondotik autoreek haien ipuinak irakurri behar izan zituzten jendaurrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun