Heldu den abenduaren 23an Bortzirietako bertso eskolak bazkaria antolatu du Arrano elkartean Jon Maia eta Amets Arzallusekin. Saioa eguerdiko 13:30ean hasiko da eta bertso trama zuzentzeko Josu Goikoetxea arituko da tramagile lanetan. Bazkaltzera joan nahi dutenek izena eman beharko dute abenduaren 15a baino lehen Arrano ostatuan berean edo bestenaz 618 963 011 telefonora deituz. 50 lagunentzako lekua aurreikusi dute beraz komeni da izena ematea lehen bai lehen.