Santa Zezilia eguna dela eta, Bera eta Lesakako musika eskolek ekitaldiak antolatu dituzte heldu den asteazkenean azaroak 22.
Beran herriko musika eskolatik abiatuta ikasleek kalejira eginen dute herriko karriketan barna 17:00etatik 17:45era. Ibilbidean zehar, txistulariak, trikitilariak, esku-soinuak eta perkusioak entzuteko aukera izanen da. Ondotik parte hartzaileek berendua eginen dute musika eskolan. 17:00etatik 18:00etara ematen diren kurtsoak ez ezik, bertze guziak normaltasunez iraganen direla jakinarazten dute antolatzaileek.
Lesakan 8 eta 15 urte arteko ikasleek, kontzertua eskainiko dute arratsaldeko 17:00etan Herriko Etxeko batzar aretoan. Huntan ere eskolan ikasten ahal diren hainbat instrumentu entzungai izan dira, hala nola, klarinetea, gitarra eta esku soinua bertzeak bertze. 45 bat minutu iraunen duen musika emanaldiaren ondotik, joan den urtea ikasketak burutu zituztenei omenaldi eginen zaie eta ziurtagiria banatuko. 18:00etan, ferien bezpera dela eta kalejira eginen dute herriko karriketan barna.